Nafarroako Gobernuko presidente Maria Chivitek agerraldia egin du Parlamentuan, Belateko tunelen obren esleipen prozesua azaltzeko, eta EH Bilduko bozeramaileak bertan adierazi duenez ikerketa batzordea gauzak argitzeko baliatu behar dela, interes orokorra lehenetsiz alderdikerien gainetik. «Ustelkeriak kalte oso handia egiten die instituzioei. Horregatik, Nafarroako Parlamentua auzian pertsonatzeko proposamena egin dugu» esan du.
Laura Aznal EH Bilduko bozeramaileak bere hitzaldian adierazi duenez, ausardiaren eta determinazio politikoaren alde egitea da ustelkeria sistemikoa behin betiko desagerrarazteko biderik onena: «Benetako urratsak eman behar ditugu demokratizazioan, 78ko erregimenaren eta eskuindarren inboluzio nahien aurrean». «Egiturazko ustelkeria betikotzea edo benetako demokratizaziorako gizarte-neurrien bidea indartzearen artean aukera daiteke. EH Bildun bigarrenaren aldeko apustua egiten dugu», gaineratu du.