AKTUALITATEA

| 2021-11-19

EH Bilduk “Lortu Arte” lemapean biharko antolatutako manifestazioa 17:30etan abiatuko da Bilboko La Casilla plazatik eta Udaletxean amaituko da, Zabalburutik igaro ostean. Udaletxean, Garazi Perearen eta Arnaldo Otegiren hitzartzeak bilduko dituen ekitaldi berezi bat eskainiko da. 

 

Era berean, manifestazioa gidatuko duen pankartan joango diren kideak honako hauek dira: Sonia Jacinto EH Bilduko antolakuntza zuzendaria, Garikoitz Mujika EH Bilduko zuzendari nagusia, Izortze Santin sustatzailea eta EHUko irakaslea eta ikertzailea, Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko bozeramailea, Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia, Edurne Brouard sustatzailea eta Santi Brouarden alaba, Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarkideko bozeramailea, Pello Otxandiano EH Bilduko programa zuzendaria, Mertxe Aizpurua Kongresuko bozeramailea, Larraitz Ugarte EH Bilduko komunikazio zuzendaria eta Onintze Oleaga EH Bilduko Udalgintza arduraduna.

 

Hala ere, ez dira bakarrik egongo. Izan ere, manifestazioaren hasieran, mahai politikoko eta instituzioetako ordezkariak ere izango direlako. Besteak beste, Iñigo Hernando Galdakaoko Alkatea, Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea, Pablo Ortiz de Latierro Argantzongo alkatea, David Oroz Urdiaingo alkatea eta beste hainbat gehiago ere.

 

Haiekin batera, nazioartetik etorritako delegazioak ere presente izango dira larunbateko manifestazioan. Hain zuzen ere, honako alderdietako ordezkarien parte hartzea izango du manifestazioak: BNG, ERC, CUP, Mes per Mallorca eta Andecha Astur.

 

Horretaz gain, aipatu nahiko genuke Euskal Herriko txoko desberdinetatik hurbilduko diren 80 autobus inguru helduko dira bihar Bilbora. Autobusak San Mamesen geratuko dira.

 

Azkenik, COVID-19 gaixotasunak eragindako pandemia oraindik ere gure artean presente dugula gogorarazi nahi dugu. Hori dela eta, eta azken asteetako egoerari erreparatuta, osasun neurri guztiak betetzeko ahalegin berezia egingo dela azpimarratu nahi dugu, bai manifestazioan bertan zein honi lotutako egitasmo eta ekintza guztietan, hain zuzen ere, orain arte egin dugun bezala. Beraz, musukoa erabiltzea beharrezkoa izango dela ohartarazi nahi dugu, bai manifestazioan bertan zein autobusetan. Pandemiako une latzenetan bezala, elkar zaintza izango da ezkerreko subiraniston tresnarik indartsuena.

 

Aske eta berdinen Euskal Herria lortu arte! A20 Denok Bilbora!