AKTUALITATEA

| 2023-05-17
Agerraldia egin dute, gaur goizean, Donostian, Maddalen Iriarte Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategaiak, etxebizitza politikez aritzeko.
 
 
Juan Karlos Izagirre: “Donostian 7.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko konpromisoa hartzen dut”
 
Donostiarrentzat aukerak sortzeko eta etxebizitzara sarbidea bermatzeko 7.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko proposamena iragarri nahi dut. Alokairuan esku-hartzea ezinbestekoa den moduan, etxebizitza berriak eraikitzea ere bada premiazkoa. Donostiar askok utzi behar izan duten euren arazoa eta hiria etxebizitza eskuratzeko ezintasunaren ondorioz, eta gu guk erronka honi helduko diogu.
 
7.000 etxebizitza berri horiek honako sustapenetan egingo ditugu:
 • 3.000 Urumearen ertzean.
 • 800 Ibaetan.
 • 280 Eason, trenbidea lurperatu ostean.
 • 250 Esnabiden. Onartuta dagoen sustapena da hau, eta % 100 publikoa izango da EH Bilduri esker.
 • 230 Zardoya-Otisen. Indarrean dagoen plangintzaren arabera kopuru hau bikoitza izan zitekeen arren, EH Bilduk jarduera ekonomikorako guneekin eremu mistoa sortzeko apustua egingo du.
 
Horiei guztiei GI-20 saihesbidea eraldatzen denean eraiki ahal izango diren 2.500 etxebizitzak gehitu behar zaizkie.
 
Beste aldetik, etxebizitzen kopurua bezain garrantzitsua da etxebizitza publikoen ehunekoa zehaztea sustapen berri horietan eta guk argi daukagu: Donostian izango diren promozio berri guztietan, etxebizitza gehienak babestuak eta alokairuzkoak izango dira, eta, hauetatik % 20a gazteei emantzipazioan laguntzeko.
 
 
Maddalen Iriarte: “Madrilen Etxebizitza Legea adostu eta onartu ondoren, ez dago aitzakiarik; etxebizitzarako sarbidea bermatzeko garaia da”
 
Etxebizitza herritarron arazo garrantzitsuenetakoa bihurtu da, gure bizi-baldintzetan eragin zuzena duena. Egoera honen atzean kausak eta arduradunak daude. Bi adibide: EH Bilduk alokairuak mugatzeko proposamena aurkeztu zuen EAEn; ezezkoa eman zitzaion eskuduntzak ez genituela esanez. EH Bilduk babes ofizialeko etxebizitzen %50a alokairura zuzentzea eskatu zuen 2022an: PSEk eta PNVk aurka bozkatu zuten.
 
Alokairu-prezioak mugatu egin behar dira eta orain badugu horretarako aukera. Etxebizitza Legerako Akordioak ezartzen dituen baldintza berrien arabera gure lurraldean zati handi bat “eremu tentsionatua” da eta horrek aukera errealak eta egingarriak eskaintzen ditu gurean alokairuak mugatzeko. Akordioaren ondorioz, eta EH Bilduk bere garaian proposatu bezala, planifikatu diren babes ofizialeko etxebizitzen %50a alokairuzkoa izan daiteke. Eta, bestalde, etxebizitza-alternatibarik gabeko kaleratzeak zaildu egiten dira, bereziki jabea handia denean. Gainera, neurri fiskal pizgarri interesgarriak ezartzeko aukera dago, alokairu-prezioak baxu mantentzen dituzten alokatzaileentzat.
 
Ez dago aitzakiarik, Euskal Herrian etxebizitzarako sarbidea bermatzeko garaia da. Guk egingo dugu!