AKTUALITATEA

| 2021-10-19

Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaile nagusia Catalunya Radion elkarrizketatu dute gaur goizean. Hemen landutako gaien artean, atzoko Urriaren Hemezortziko Adierazpenari lotutako ideia esanguratsuenak:


-  Ariketa bat egitera gonbidatzen dut euskal gizartea. Atzo jauzi kualitatibo bat eman zen, jende asko eta asko poztu egin duena: PSOE, Unidas Podemos, ETAren biktima batzuk... Eta beste aldean, haserretu egin direnak daude: PP, Vox eta Lehendakaria, haserretuen taldera batu nahi izan dena. Bakoitza nahi duen tokian dago. Lehendakaria haserre dago Euskal Herriko parte handi bat pozik dagoen bitartean.

- Jauzi kualitatibo bat eman dugu eta orain arte erabiliko gabeko hitzak eta kontzeptuak erabili ditugu. Formato ezohiko batean egin dugu gainera.

- Bide pazifikoen bidearen aldeko apostua ez da erabaki taktiko bat izan, betirako heldu den erabakia izan da. Orain egin dugu, hau baitzen momentua. Eta ez da erreza izan badirelako zalantzak dituzten barne sektoreak, jasotzen duguna baino askoz gehiago ematen dugula uste dutelako. Baina argi dugu hau Maria Jauregi edo Rosa Lluch bezalako jendearengatik egiten dugula. Eta guk egiten dugu ez garelako haiek bezalakoak.

-Ez dugu pauso hau eman besteek berdina egin dezaten. Baina zer garrantzitsua litzateke Felipe Gonzalezek, esaterako, GAL antolatu zuela onartzea, edota torturak gaitzestea. Eta ez dut kexa modura esaten. Eta Felipe Gonzalez aipatzen dudanean, PSOEri, PNVri... buruz ere ari naiz. Hau elkarbizitzarako ekarpen interesgarria litzateke.

- Uste dut atzo herrialde hobe bat eraikitzeko pauso bat eman genuela. Poztu den jende asko dago. Ezker Abertzaleak onartu egiten du era zintzo eta zuhurreean jasotako kritikak, ez ordea, hegemonia elektorala mantentzeko asmoz dena lokaztu nahi duten horiek diotena.