AKTUALITATEA

| 2019-11-20

EH Bilduren diputatuek Madrilgo Kongresuan egingo den inbestidura saioan emango duten botoaren inguruko azken erabakia ezkerreko indar subiranistaren oinarriek hartuko dute. Emango den botoaren inguruko erabakia hartzeko prozedura onartu du Mahai Politikoak; hala, azken erabakia oinarrien esku egongo dela zehaztu du.

Behin inbestidura saioa noiz deitzen den jakitean, batzarra deituko du EH Bilduk, eta bertan hartuko dute erabakia ezkerreko indar subiranistaren oinarriek. Aldi berean, batzar horretan parte hartzeko deia egingo die EH Bilduk azken hauteskundeetan indar subiranistan beren konfidantza jarri zuten herritarrei. Botoaren zentzuaren inguruko proposamena prestatuko du aurretik Mahai Politikoak, batzar horretara eramateko. Mahai Politikoak egindako proposamena onartu edo ez erabakiko dute ezkerreko indar subiranistako oinarriek.