AKTUALITATEA

Ekonomia | 2023-12-05

EH Bilduk prentsa ohar honen bidez jakinarazi nahi du Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrean alegazioak aurkeztea erabaki duela. Izan ere, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan gastu-muga gainditu ahal izan dugula ohartarazi digu.

EH Bildutik ohartarazpen hori HKEEren interpretazio akats teknikoa dela uste dugu, prozesu horiek arautzen dituen legedi autonomikoan dagoen hutsune legal bat baitago. Edozein kasutan, izatekotan, arau-hauste administratibo bati buruz ariko ginateke.

Alderdi politikoen eta instituzioen gardentasuna sustatzen eta defendatzen jarduten du EH Bilduk, uste baitu argitasun ekintza horiek instituzioekiko eta klase politikoarekiko egungo desafekzioaren arrakala murrizten duela.

Egungo testuinguruan egoera hori lehenbailehen argitu behar dela uste dugu; esan bezala, azkar eta gardentasunez. EH Bilduk ez du inolako zigor zehatzik aurreikusten prozedura honetan. Eta, gure aldetik, eskatzen zaizkigun alor guztietan HKEEren aurrean gardentasunez jokatzeko prestutasuna azaltzen dugu.