AKTUALITATEA

| 2021-07-15

Azken egunetan Hego Afrikako errepublikak istilu larriak bizi izan ditu. Istiluak Gauteng eta KwaZulu-Natalen eman dira bereziki eta Hego Afrikak bizi duen egoera soziekonomiko eta pandemikoa konplikatuaren isla dira.

 

Cyril Ramaphosa presidenteak ez-ohiko neurriak hartu ditu, ejerzitoaren despliegea barne eta lasaitasunaren aldeko deialdi publiko egin du, herrialdeak dituen erronkak aitortuz eta hauei aurre egiteko beharrezko neurriak hartuko dituztela iragarriz.

EH Bilduk Cyril Ramaphosa Presidenteak abiatutako korrupzioaren kontrako bidea babestu eta bere elkartasuna adierazi nahi dio horren ondorioz pairatutako erasoen aurrean. EH Bilduk gogor salatu nahi ditu jendearen egonezinaz probestuz kale istiluak bideratu dituztenak.

 

Azkenik EH Bilduk bere babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Hego Afrikako Gobernuari, bere presidenteari, ANC eta Hego Afrikako herriari bizi duten egoera soziekonomiko eta pandemikoaren aurrean.