AKTUALITATEA

| 2023-05-18
EH Bilduk ekitaldi politikoa egin du, gaur arratsaldean, Agurainen. Arnaldo Otegik, Eva Lopez de Arroyabek eta Raul Lopez de Uraldek hartu dute hitza.
 
 
Arnaldo Otegi: “Une honetan Osakidetzako espezialista batekin kontsulta noiz pasako zain dauden herritarrek Mendizorrotza, Anoeta eta San Mames beteko lukete”
 
Hauteskunde kanpainek, jarduera politikoak bezala, jendearen arazoez hitz egiteko izan behar dute. Non bizi den ez dakien jendea ere bada hemen. Jakitun izan nahi ez badute ere, gaur eta bihar greban daude Osakidetzan. Hau benetako arazoa da eta arazo honen dimentsioetako bat emango dizuet. Hemen bada horrelako gauzez hitz egin nahi ez duenik. Guk, ordea, bai.
 
Une honetan Osakidetzan espezialista batekin kontsultaren zain itxaron-zerrendan dauden pertsona guztiei deituz gero, Mendizorrotza (20.000), Anoetako estadioa (40.000) eta San Mames (50.000) beteko dituzu aldi berean . Eta beste milaka eta milaka kanpoan geratuko dira. Une honetan 115.618 paziente daude Osakidetzako espezialista batekin kontsultaren zain. Eta, bien bitartean, pandemiaren ostean 4.000 profesional alde batera utzi zituen Osakidetzak.
 
 
Eva Lope de Arroyabe: “Sorpresa handiak eman ditzakegu Agurainen, Lautadan, Araban eta Euskal Herria osoan”
 
Hortaz ez dugu etsiko lortu arte. Prest gaude eta partidu hau irabazteko asmoz jokatzera gatoz. Oraindik 8 egun ditugu, dituzue ingurukoak konbentzitzeko. Sorpresa handiak eman ditzakegu, eskura dugu, gertu dugu.. ez bakarrik Agurainen, baita Lautadan, Araban eta Euskal Herria osoan. Gu gurera, gu herritarrekin egotera, soluzioak eta ziurtasunak eskaintzera, jendea konbentzitzera. Azken ahalegina herri hobeagoa, Araba hobeagoa izateko. Ez izan zalantzarik. Pena merezi du. Lautadagatik, Arabagatik, Euskal Herriarengatik. Aupa zuek. Aurrera!!
 
 
Raul Lopez de Uralde: “100 neurri proposatzen ditugu aguraindarren beharrei erantzuteko”
 
100 neurri aguraindarren beharrei erantzuteko, 100 neurri guztion bizitza hobetzeko. Gure gazteen alokairuzko pisuak prezio duinean behar dituzte izan, uraren kudeaketa berreskuratu behar dugu, energía kontsumoa murriztu behar du dugu eta behingoz… energia berrizktagarria ekoizten hasi behar dugu. 100 neurri maite duzuen agurain egiteko.