AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-10-18

EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik Bergaran aurkeztu du EH Bilduren III. Kongresuko Ponentzia Politikoa. EH Bilduren gidalerro politiko estrategikoaren muinean Euskal Herriaren nazio izaeraren bulkada aurkitzen da, eta bere aurkezpen publikoa egiteko hautatu den lekuak horixe bera irudikatu nahi du; izan ere, Olaso Dorrean egin da aurkezpena, Telesforo Monzonen sorlekuan. Bertan, Jose Antonio Agirre lehendakaria eta Telesforo Monzon bera haurrak zirenean elkarrekin jolasten zuten lekuan. Hain justu, euskal abertzaletasunaren bi arimak ordezkatzen dituzten pertsonek elkarrekin bat egiten zuten lekuan. Euskal Herria baita ponentzia politikoaren protagonista eta muina bera.

Ponentzia Politikoa

Ponentzia Politikoaren laburpena

Arnaldo Otegik aurkezpen ekitaldiak esandakoak:

Leku esanguratsu honetatik azaltzen ditugu gure ponentziaren ardatz nagusiak, Telesforo Monzon eta Jose Antonio Agirre lehendakaria txikitan hemen jolasten zirelako.

Proiektu nazionala da ponentzia politiko honen ardatza, nahia eta xedea. Euskal Herria bere kontestuan jarri dugu, nazioarteko kontestuarekin alderatuz, bi estatuen parean nola dagoen jarri dugu eta Euskal Herriaren egoeraren analisia ere egin dugu.

Tesi politikoak hiru ardatz ditu. Bi konstatazio egiten ditugu eta alternatiba aurkeztu. 78an jarri zen eredu autonomikoak porrot egin du, edo ez du irismen estrategikorik. Euskal Herriak urrats esanguratsu bat egin behar du bere ibilbide nazionalean. Lehen konstatazioa da Euskal Herriak burujabetzaren bidea egin behar duela eta nazio bezala errespetatua izan behar dela. Bigarren konstatazioa da politika neoliberalek porrot egin dutela. Mundu hau bidegabeagoa, ezegonkorragoa, pobreagoa izatera eraman du neoliberalismoak. Arazo estrukturalei ez die irtenbiderik ematen.

Estatus politikoan urratsak eman behar dira eta administrazioek politika antineoliberalak egin behar dituzte. Merkatuan esku-hartu behar da eta administrazioak esku hartu behar du.

*Euskal Herrian hirugarren transformazio nazionala jarri behar da martxan*. Graduala den prozesua martxan jarriz, burujabetza berreskuratzeko. Prozesu honek hiru eremu administratiboak errespetatuta egin behar da, herri akordio zabalekin egin behar da eta herri bezala negoziatu behar da Estatuekin.

Transformazioaren bigarren ideia da Euskal Herrian ezin dela politika antineoliberalik egin burujabetza ez badago.

Euskal Herriak dituen arazoak Euskal Herrian konpondu behar dira.

EH Bildu arrakasta politikoaren historia da, jakin izan du indarrak gehitzen, autoritarismoari aurre egiten, kontraesanei ondo aurre egiten. EH Bildu tresna estrategikoa da ezkerreko mugimendu subiranistarentzat. EH Bilduk tresna indartuko du bere III. Kongresuan. Berriz ere frogatuko du tresna baliagarria da euskal herritarrentzat.