AKTUALITATEA

| 2023-11-17

Bihar, larunbata, EH Bilduk ‘Nazioa gara’ lelopean deitutako mobilizazio nazionala egingo da Bilbon. La Casilla plazan arratsaldeko 17:30ean abiatuko da martxa, eta aurten Zabalburu plazan amaituko da. Ezker subiranistak deitutako mobilizazioak nazioartearen babes zabala izango du, ERCk, Sinn Feinek, BNGk, CUPek, Compromisek, Palestinako FPLPk, Fronte Polisarioa, Kurdistango KNKk, Mes Per Menorcak, ERC-PVk eta Andecha Asturrek bertan izango direla baieztatu baitute.

Hirugarren urtez jarraian, EH Bilduk mobilizazio nazionala deitu du azaroan. Lehenengo aldiz, martxa Zabalburu plazan amaituko da. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiaren hitzartze politikoaz gain, Autonomia kalean bilduko diren milaka lagunek "Txoriak txori" abestuko dute, gurea nazio bat dela aldarrikatzeko modu sinboliko gisa.

EH Bilduk ekitaldi handi hau baliatuko du euskal herritarren eskura jartzen duen sare sozialen tresna berria sortzeko eta zabaltzeko. Horrela, Whatsapp kanal bat sortu du, euskal herritarrek EH Bilduren ekimenak ezagutu eta ezkerreko alderdi soberanistarekin harremanetan jartzeko. Kanalean sartu ahal izateko, interesdunek helbide honetara jo behar dute: https://www.whatsapp.com/channel/0029VaETvrgKLaHr4JYmrl3V