AKTUALITATEA

| 2022-04-14

ERC, BNG, CUP, Junts per Cat, Esquerra Valenciana, Més Mallorca, Més Menorca, Andecha Astur eta Puyalón de Cuchas alderdietako nazioarteko ordezkaritza banak hartuko dute parte, apirilaren 17an, EH Bilduk Iruñean antolatutako Aberri Egunean.

Iruñeko Aberri Eguneko ekitaldi nagusia manifestazioa izango da, Golem zinemetatik abiatuta, eguerdiko 12:00etan. Mobilizazioa Sarasate pasealekuan egingo den ekitaldi politikoarekin amaituko da. Manifestazioaz eta ekitaldi politikoaz gain, hainbat ekitaldi kultural eta ludiko izango dira egunean zehar adin guztietako jendearentzat.

Aurtengo Aberri Egunaren bidez, EH Bilduk gizarteari adierazi nahi dio Euskal Herria desagerrarazteko hainbat saiakera egin diren arren, euskal herriak bizirik dirauela. Era berean, EH Bilduk bakea, demokrazia eta burujabetza eskatuko ditu Iruñean. Pandemian zehar eguneroko arazoak kudeatzeko burujabetzarik eza agerian utzi ondoren, bakean eta demokrazian sakontzea inoiz baino ezinbestekoagoa da, egungo gerra egoeraren eta autoritarismoaren mundu mailako gorakadaren aurrean.