Aurten ere, nazioarteko hainbat ordezkarik parte hartuko dute EH Bilduk azaroan Bilboko kaleetan egiten duen mobilizazioan. Bihar, larunbata, ERC, BNG, CUP, Compromis, Mes Per Mallorca eta Comunistes de Catalunyako ordezkariak izango dira Autonomia kalean. Marta Rovira idazkari nagusiak ordezkatuko du ERC Bilboko mobilizazioan; Ruben Cela nazioarteko harremanetarako arduradunak, berriz, BNG ordezkatuko du. Susana Moreno, Berta Ramis eta Carles Soler izango dira CUPen ordezkariak; Veronica Ruiz, Carla Nebot eta Vincent Marza Compromisen izenean izango dira Bilbon; Lluis Apesteguia Mes Per Mallorcaren izenean; eta Nora Sanchez eta Hector Sanchez Comunistesen izenean.