AKTUALITATEA

| 2025-06-10

Pello Otxandiano Legebiltzarreko EH Bilduko buruak Naiz Irratiari eskainitako elkarrizketan iragarri duenez, Enplegu Publikoaren Legea erreformatzeko proposamena erregistratuko du, gaur bertan, EH Bilduk Legebiltzarrean. Otxandianok azaldu duenez, «Euskarak lege aterpe bat behar du oldarraldi judizialaren aurrean. Adostasun zabala dago gainera euskalduntze prozesuan jauzi bat behar dugula, bi urtez itxaron ezin dezakeena. Hasi gaitezen erabakiak hartzen». «Enplegu publikoaren legearen aldaketari dagokionez, gutxieneko berme bat planteatzen dugu hizkuntza eskakizunek izan dezaten lege babes bat. Une honetan epaileak ari direlako gure araubidea aldatzen eta hori onartezina da», azaldu du bozeramaileak. 

«Epaitegiek desegin duten horren aurrean, lehen murru bat eraikitzea du helburu enplegu publikoaren lege aldaketa proposamenak. Hizkuntza politika berriak jauzi bat ekarriko badu łan munduan, administrazioan, aisialdian, hezkuntzan... askoz haratago joan beharko dugu», gehitu du Otxandianok.