AKTUALITATEA

| 2022-01-27

Eliza katolikoak eta espainiar erresumako gobernuak inmatrikulatutako ondasunen inguruan egindako akordioa erabat ez-nahikoa dela adierazi du EH Bilduk, eta akordio horrek Eliza Katolikoak urteetan milaka ondasunez modu irregularrean jabetu izanaren froga garbia dela deritzo.

Hortaz, Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioei eta Hego Euskal Herriko udalei eskatu die orain arte dokumentatua dagoen eta eskuratua izan den informazioarekin Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan inmatrikulatutako ondasunen inbentarioa egin dezaten ez-nahikoa den akordio horrek ondasun hauen gainean izan dezakeen eragina aztertu ahal izateko.

Gainera, Estatuko Gobernuari galdegin dio immatrikulazioak baliogabetzeko ekinbide legal eta judizial guztiak martxan jarri ditzala horien artean lege-proiektu bat konponbide global bat artikulatzeko helburuarekin.