Baimenik gabeko sarbide ahalegin bat detektatu zuen EH Bilduren zerbitzu informatikoek, joan den maiatzaren 13an. Dena dela, zibersegurtasun protokoloei eta esku-hartze azkarrari esker, ahalegina berehala neutralizatua izan zen.
Gertaera honek etengabe hobetzeko EH Bilduren konpromisoa sendotu baino ez du egin. Horrela, dagoeneko neurri tekniko gehigarriak ezarri ditu, bere azpiegitura digitalak indartzeko.