AKTUALITATEA

| 2025-10-11

EH Bilduren eremu bakoitzeko eremu espezifikoak dinamizatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko diren arlokako idazkariak aukeratu dituzte ezker subiranistaren oinarriek, joan den urriaren 9tik 11ra egin den bozketa telematikoan. 18 dira Mahai Politikoak proposatutako arloak eta haien ardura izango duten idazkariak, eta oinarriek berretsi egin dituzte zuzendaritzaren proposamenak. EH Bilduren estatutuek oinarriek izenak proposatzeko aukera eskaintzen dute, baina ez da beste hautagaitzarik aurkeztu.

 

Esan bezala, arlokako idazkaritzak EH Bilduren ekintza politikoaren eta sozialaren barruan gaikako eremu espezifikoak dinamizatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen diren antolaketa egiturak dira. Bere izaera estrategikoa pentsamendu politikoa sortzeko, lankidetza sareak antolatzeko eta erakundea sektore jakin batzuetan ordezkatzeko duen gaitasunean datza. EH Bilduren estatutuetan ezarritakoaren arabera, arlokako idazkaritzak lankidetza sare gisa egituratzen dira, idazkari batek koordinatuta; kasu honetan, Nerea Kortajarena Programa idazkaria. Idazkari horiek erreferentzia politikoko, bozeramailetzako eta edukiak lantzeko eginkizunak dituzte. Horrez gin, Gazte idazkaria eta Feminismoen idazkaria Mahai Politikoko kide izango dira.

 

Hauek dira EH Bilduren oinarriek aukeratutako arlokako idazkariak:

 

1. Naziotasuna eta lurralde artikulazio idazkaria. Kizkitza Gil de San Vicente

 

2.. Gazte idazkaria. Edurne Benito del Valle

 

3. Feminismoen idazkaria. Nahia Fernandez

 

4. Euskara normalkuntzarako idazkaria. Josu Aztiria

 

5. Migrazio idazkaria. Diana Urrea

 

6. Osasun idazkaria. Rebeka Ubera

 

7. Etxebizitza idazkaria. Xabier Astigarraga

 

8. Zaintzen idazkaria. Olaia Duarte

 

9. Bizitza aktibo eta kirolerako idazkaria. Jabotxa Fernandez Monje

 

10. Trantsizio ekosozialerako idazkaria. Mikel Otero

 

11. Hezkuntza idazkaria. Ikoitz Arrese

 

12. Kultura idazkaria. Naia Muñoz

 

13. Diaspora idazkaria. Beñat Azkargorta

 

14. Garapen ekonomikoa, enplegua eta industria idazkaritza. Ander Goikoetxea

 

15. Segurtasun idazkaria. Gorka Ortiz de Guinea

 

16. Bizikidetza idazkaria. Haimar Altuna

 

17. Digitalizazio idazkaria. Lore Martinez

 

18. Komunikabideen politikako idazkaria. Garikoitz Mujika