AKTUALITATEA

Ekonomia | 2025-08-26

EH Bilduk babesa adierazi nahi die gaur, beste behin ere, Palestinako herriari eta genozidioa salatzeko eta Okupatutako Lurralde Palestinarrak astintzen dituen drama humanitarioaren amaiera eskatzeko Euskal Herrian garatzen ari diren hainbat ekimeni.

Zentzu horretan, euskal ezker subiranista eta independentistak Global Sumud ontzidiaren ekimena balioan jarri nahi du , datorren abuztuaren 31n Gazarantz abiatuko dena. Martxa honetan lau euskal aktibistak hartuko dute parte, eta EH Bildu Bartzelonako portuan izango da, dozenaka pertsona solidariorekin batera, ontzia agurtu eta ekimen honi babesa adierazteko.

Egungo testuinguruak palestinar herriaren giza eskubideen defentsan anbizio handiko urratsak ematea eskatzen duela deritzogu. Era berean, ezinbestekoa da Israelekin dauden harreman komertzial, politiko eta diplomatikoen berrikuspen integrala eskatzea, baita Europar Batasunak potentzia sionistarekin duen akordioa etetea ere .

EH Bilduk gogorarazi nahi du urteak daramatzala lanean, modu diskretuan, zein instituzioetan eta kaleetan, apartheidaren amaiera exijitzeko. Era berean, euskal ganberetan egindako adierazpen ezberdinak nabarmendu nahi ditugu, Gasteiz, Iruñea eta Espainiako Estatuko gobernuei eragile aktibo gisa jarduteko eta Netanyahuren politikei galga jartzeko gure eskaera berretsiz.