AKTUALITATEA

| 2021-12-07

EH Bilduko alkateek adierazpena egin dute gaur, Donostian, proiektuen inposaketaren aurka eta udal autonomiaren alde.

Hala, Eusko Jaurlaritza sostegantzen duten alderdiei, EAJ eta PSNri, ostegunean Legebiltzarrean adostuko den Ingurumen Antolamendu Legearen aldaketa bertan behera utz dezaten eskatu diote.

EH Bilduren ordezkaritza honako alkateek osatu dute:
- Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea
- Agurtzane Solaberrieta, Usurbileko alkatesa
- Gurutze Etxezabal, Orexako alkateordea
- Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkatea
- Egoitz Garmendia, Otxandioko alkatea
- Iratxe Arriola, Eako alkatesa
- Erika Letamendi, Donemiliagako alkatesa

Atxikituta adierazpena osorik