AKTUALITATEA

| 2022-12-05

Unai Urruzuno EH Bilduko Mahai Politikoko bozeramailearen adierazpenak:

Sagarduik eta Eusko Jaurlaritzak (EAJ-PSE) krisia ez aitortzea eta horren arabera jokatzea erabaki dute. Beste behin. Eta beste behin Osakidetzan.

Sagarduik erakutsi du bere erantzukizunei ihes egiten diela, azken urteotan bizi izan den krisi politiko eta instituzional handienean. Uste dugu ez lukeela sailburu izan behar. Harrokeria eta itsutasun politikoak ezin dute ezein administrazioren gobernantza eredua gidatu.

Ezin da premiazko prentsaurrekorik deitu krisi politiko baten erdian, herritarrei adierazteko bost axola zaizkiola pertsonal sanitarioaren, profesionalaren, sindikalaren eta oposizio politiko osoaren kritikak eta salaketak. Osakidetzan bizitzen ari garen krisiaren larritasuna areagotu baino ez du egiten jarrera horrek.

EH Bilduk beharrezko neurri politiko guztiak hartuko ditu Osasun Sailaren kudeaketa eredua reseteatzeko, Osakidetzaren prestigioa berreskuratzeko, Osakidetzaren desegitea geldiarazteko eta dagozkion erantzukizun politikoak argitzeko. Sailburua bera barne. Konponbide garaia da.

Ezin dituzte beren erantzukizunak saihestu. Lehenago edo geroago, azalpenak eman beharko dituzu.