AKTUALITATEA

| 2024-06-04

EH Bilduren ustez, ‘ongietorrien auziaren’ atzean, atzera egiteko eta euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen bakea eta bizikidetza demokratikoa eraikitzeko gure herrian egin diren urrats guztiak oztopatzeko borondate argia dago. Estatu sakona eta 78ko Erregimena arriskuan dagoela uste duten sektore politiko, judizial eta polizial guztiak daude bizikidetzaren eta bakearen aurkako operazio argi horren atzean.

Horrela, ezker subiranistak uste du lawfare kasu argi baten aurrean gaudela. Euskal Herrian ondo ezagutzen ditugu Estatu aparatu hauen praktika eta ohiturak; gure herrian bakearen eta bizikidetzaren alde lan egiten duten pertsona guztien aurka errelatoak eta operazioak eraikitzen ohi dituztenak. Akusazio horren atzean Guardia Zibila edo García Castellón epailea daudela ikusi besterik ez dago horretaz jabetzeko.

Beraz, gure herrian bakearen eta bizikidetzaren eraikuntzan izan ari diren aurrerapenak geldiarazteko ahalegin argia da. Sektore horiek guztiek jakin behar dute euskal herritarren gehiengoaren erabakia argi eta garbi eta behin baino gehiagotan adierazita dagoela, hau da, bakearen eta bizikidetzaren arloan urratsak ematen jarraitzea. EH Bilduk bere egiten du erabaki eta determinazio hori, eta norabide horretan bideratzen diren ekintza eta keinu guztiak babesten jarraituko du, eta bere gaitzespena adieraziko die oztopoak jarri nahi dituzten guztiei. Ildo horretan, EH Bilduk dei egin die bakea eta bizikidetza demokratikoaren eraikuntzan aurrera egiten jarraitzeko apustua egiten duten euskal herritarrei horrelako operazioei erantzuna emateko, hainbat alditan egin duten bezala.