AKTUALITATEA

Ekonomia | 2022-09-26

Mahai Politikoaren izenean mintzatu da gaur Pello Otxandiano EH Bilduko Programa Zuzendaria. Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Hezkuntza Legearen aurreproiektua izan du hizpide Otxandianok.


- Epe luzera begirakoa: Oso koziente izan behar gara, zer den zehazki orain jokoan dagoena. Ez da edozein lege, datorren 30 urteetara begira pentsatu eta diseinatu nahi dugun lege bat da, Hezkuntzari dagokiona gainera, funtsezko gaia edozein herriren garapen eta etorkizunerako.


- Sistema propio baten norabidean: Uste dugu lege honek balio behar duela hezkuntza sistema propio baten norabidean, jauzi kualitatibo bat eman eta fase berri bat irekitzeko. Ateak ireki behar dizkio, beraz, trantsizio bati sistema propio baterantz. Beraz, hezkuntza akordioaren fasean esan genuen bezala berretsi nahi dugu lege honek bokazio eratzailea izan behar duela, tresna izan behar dela sistema propio horren sorrerarako.


Akordio historiko bat lortu zen, lau alderdien parte hartzearekin, prozedura parlamentario ezohiko batekin, aitzindaria, parte hartzea bilatu zuena. Prozesu luzea izan zen, denbora hartuz eztabaidarako eta orain akordio politiko bat dugu mahai gainean, tresna bat, hezkuntza legearen eztabaida hau hezkuntza komunitatearekin batera eman ahal izateko. Zeren benetan trantsizio hori abiarazteko balioko badu eta datozen 30 urteetarako balioko badu, ezinbestekoa izango da hezkuntza komunitatea inplikatuta egon eta parte izan dadila.


- Arriskua: urruntzea. Detektatzen dugu badagoela distantzia bat ikastetxetako langile eta profesionalen egunerako kezka, arazo eta ikuspegien eta eztabaida honen artean. Hezkuntza komunitatearen oinarriak oso urrun ikusten ari da eztabaida hau edo ez dago behar den konexio eta sintoniarik hezkuntza komunitatearen eta eztabaida honen artean. Aldaketa batzuk iristen ari dira eskoletara, baina profesional horiek ez dute eztabaida honen logika orokorra jaso, hori arazo bat da kaos sentsazio bat sortu dezakeelako, ezinegon bat eta horregatik ezinbestekoa da hezkuntza komunitatea parte bilakatzea.


- Bi ardatz EH Bildutik
1. Mugarik gabeko eztabaida bat izan behar da, euskal hezkuntzaren etorkizunaren gaineko eztabaida bat, ezin gara automugatu eta eztabaida izan behar da zabala: zein da herri honentzat desio nahi dugun hezkuntza eredua? Zein da behar duen hezkuntza sistema eta beraz zein lege behar dugun horretarako?
2.  EH Bildu izango da bermea, hezkuntza akordioaren letra eta izpiritua legean jasota egon dadin, horretarako egingo ditugu ahalegin guztiak

- Galdu ezin daitekeen aukera: Ez dugu zalantzarik aukera baten aurrean gaudela eta ez gaude aukerak galtzeko, ahaleginak eta bi egin behar ditugu aukera hau baliagarria zian dadin eta hemendik herri honek jauzi bat eman dezan bere sistema propioaren eraikuntzan baina aukerak landu egin behar dira, bide luzea dugu aurretik.


- Emendakinak: Emendakin asko aurkeztuko ditugu hezkuntza hitzarmenaren letra eta izpiritua hezkuntza legean jasoa geratu dadin, zer hobetu asko dagoelako