AKTUALITATEA

| 2023-10-17

Ikoitz Arrese legebiltzarkideak prentsaurrekoa eskaini du gaur, Hezkuntza Akordioaren inguruko hiru kontu azaltzeko:


Hezkuntza Legea azken fasea sartu da eta horren inguruan koherentziaz jardun nahi dugu eta ahalik eta argitasun gehien ematen saiatuko gara.

Bi printzipio nagusiren baitan lan egin du eta egingo du EH Bilduk:

  • Hezkuntza akordioarekiko leialtasuna eta fideltasuna. Eta gure militantziarekiko transparentzia eta babesa.
  • Bigarrena perspektibarena da, herri bokazioz, herri gisa, alderdi interesak alde batera utzita.

Hori dela eta aste honetan gertatuko diren gauzak azaltzera noa:


1.- Ostegunean Hezkuntza Legeak beste fase bat biziko du, Hezkuntza Legearen osoko zuzenketak erabakiko dira, eta ikusi beharko da hau 0tik abiarazten dugun edo eztabaida parlamentarioari bide ematen diogun.

Eztabaida parlamentario honetan zuhurtziaz jardun dugu. Osoko zuzenketak aurkezten diren honetan EZEZKOA bozkatu dugu, herri honentzat ahalik eta lege onena eraiki nahi dugulako. Konpromiso bat dugulako legearekin, hezkuntza komunitatearekin eta ahalik eta lege onena egiterarekin.

Baina horretarako eztabaida argi eta garden bat behar dugu. Azken egunetan, gobernua sostengatzen duten bi alderdiek, lege proiektuari aurkeztutako emendakinekin eztabaida sortu da eta gaurkoz ez dira gai izan iritzi bateratu bat emateko.

Zuzenketak aurkeztu dituzten bi alderdiak modu bateratuan zuzenketa horiek azaltzeko eskakizuna egin genuen eta gaurkoz ez dugu iritzirik ezagutzen, datorren kontrol plenoan beraz bi galdera egingo dizkiegu Urkullu eta Bildarratzi, gehiago luzatu ezin daitezkeen bi galdera hauek argitu behar direlako.

2.- Ariketa demokratikoa delako ahalik eta gardentasun handienarekin eztabaida parlamentarioari ekitea sortu berri dugu tresna berri bat aurkezten dugu, non ikusi ahalko den EH Bilduren jarrera Legearen prozesu guztian zehar. Gaur aurkezten dugun timeline horrek: https://hezkuntza.ehbildu.eus/ horrek hiru atal ditu:

  • EH Bilduren barne mailako gardentasuna eta bilkideekin emandako eztabaida guztiak
  • Bigarrenik, EH Bilduren bozeramaile ezberdinen adierazpen, erreportaje eta elkarrizketa publiko guztiak bildu ditugu
  • Hirugarrenik, hezkuntza legeari dagokionez, legebiltzarrean egin ditugun urrats guztiak.

3.- Urriaren 3az geroztik eztabaida publikoa sortu da Hizkuntza ereduen inguruan eta ekarpen berri bat egin nahi diogu honi jardunaldi batzuk antolatuz larunbat honetan Euskara eta Hizkuntzen markoari dagokionez, goi-mailako adituekin, haien iritzia eman dezaten gaiaren inguruan. Lau ikuspuntu: ikuspegi juridiko, pedagogiko, akademiko eta soziala, lau adituren eskutik: Iñigo Urritia, Joseba Ibarretxe, Karmele Perez eta Eva Silvan

Eta horrekin batera Pello Otxandianok agerraldi publikoa egingo du EH Bilduren postura azaltzeko.