AKTUALITATEA

| 2021-05-11

Beste behin ere, herri palestinarra eraso bortitz baten biktima izan da. Gazako Osasun Ministerioaren datu ofizialen arabera, 21 pertsona hil dira, horietatik bederatzi adingabeak dira eta 70 zauritu dira Israelgo hegazkinek Gazan egindako bonbardaketetan.

EH Bildutik nazioarteari dei egiten diogu herri palestinarrak 1948tik bizi duen apartheid erregimenari amaiera emateko. Larunbat honetan, maiatzaren 15ean, Nakbaren 73. urteurrena beteko da. Une egokia da Palestinako herriak estatu aske eta bakean bizitzeko duen eskubide legitimoa aldarrikatzea.

Apartheidari amaiera emateko unea iritsi da. Gora Palestina askatuta!