AKTUALITATEA

| 2024-01-31

Beste urte batez, Iruñean ospatuko du Aberri Eguna EH Bilduk, martxoaren 31n. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak aurkeztu du aurtengo Aberri Eguna, gaur goizean, Donostian egindako agerraldian. Esan duenez, “nazio bat garela esango dugu, arazo nazionalei aterabide demokratiko bat eman behar zaiola. Hori aldarrikatzeko, Iruñeako kaleetan egongo gara, irribarre batekin.

Arnaldo Otegi:

Gaurko honetan EH Bilduk Aberri egunari buruz hitz egin nahi du, Iruñean herri buruzagian ospatuko du EH Bilduk.

Herri honek badu arazo estruktural bat, Euskal Herria Nazio bat da eta koiunturatik harago, arazoak dituen nazio baten inguruan ari gara, zatitua dagoela, eskubide nazionalak ukatuak dituenak eta ibilbide historiko bat egin behar da Euskal herriak behar duen tokira eramateko.

Azaroko manifestazioaren izpiritu berarekin joango gara Aberri Egunera.

Kontestuari erreparatuta, Frantziako Estatuak mahai gainean jarri du konstituzioa aldatzeko borondatea. Hego Euskal Herriari dagokionez, Gobernu berri batek arazo nazionalari bestelako aterabide bat eman beharko lioke. Hori da interesatzen zaigun eztabaida, nazio aniztasuna aitortu, eta estatua beste termino eta eszenatoki batean kokatuko duena.

nazio bat garela esango dugu, arazo nazionalei aterabide demokratiko bat eman behar zaiola. Hori aldarrikatzeko, Iruñeako kaleetan egongo gara, irribarre batekin.