EH Bilduk etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko dinamika mobilizatzailea abiatu du, gaur, Donostian. Gipuzkoa plazan egindako ekimenean, Monopoly jolas ezagunean oinarrituta, etxebizitza ez dela jolasa aldarrikatu dute. Hurrengo asteetan, Euskal Herriko udalerri ezberdinetan ekimen bera egingo da. Donostiako ekitaldian, Oskar Matute Kongresuko diputatuak eta Izar Hernando Donostiako zinegotziak hartu dute hitza.
Izar Hernando: «Gaur bistaraztera etorri garen etxebizitza larrialdiaren adibide nagusia Donostia da. Hemen, etxebizitza, eskubidea baino, luxua bilakatu dute. Azken hamarkadan 4.000 donostiar gazte inguruk hiritik alde egin dute etxebizitzaren prezio jasangaitzagatik, eta bitartean, geroz eta gehiago dira etxe-jabe handienak diren etxebizitzak, 3.000 inguru, eta geroz eta gehiago dira funts putreak. Donostia, behingoz, Tentsio Eremu izendatu, eta horren bidez, alokairuaren prezioak mugatu».