AKTUALITATEA

| 2021-10-25

EITBren Administrazo Kontseilua bildu da gaur, besteak beste hurrengo urteari begirako aurrekontuen gaia eztabaidatu eta bozkatzeko. Azken urteetan abstentzioaren alde egin bazuen ere, hurrengo urteko aurrekontuen aurkako botoa eman du EH Bilduk gaur arratsaldean egindako bileran.

EH Bildu oso kezkatuta dago EITBko zuzendaritza berriak hartu duen norabidearekin. Politizaziotik ihes egiteko mezua zabaldu duen arren, agerikoa da EITBren zuzendaritzako postu esanguratsuetan Sabin Etxearekin harreman zuzen-zuzena dauden pertsonak daudela. Joera hori, gainera, areagotu egin da. Nabarmena da EITBk Eusko Jaurlaritzan dauden bi alderdi politikoekin lerratzeko daukan joera gero eta handiagoa.

Horrez gain, euskararen eta Euskal Herriaren presentziarekin eta tratamenduarekin arduratuta dago EH Bildu, eta horrela azaldu du gaur arratsaldean Administrazio Kontseiluak egindako bileran.