Munduko Futbol Txapelketako finalaren atarian, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko mobilizazioak antolatu dituzte hainbat eragile eta herri mugimenduk Euskal Herriaren luze zabalean.
Irun eta Hendaia artean Euskal Selekzioaren aldeko giza kate jendetsua egin ostean, asteburu honetan ere Euskal Selekzioaren alde kalera ateratzeko eta euskal ikurrak zein elastikoak ikusarazteko deia egin du EH Bilduk. Inposizio, ukazio eta debeku guztien gainetik, gurea Euskal Selekzioa dela ozen aldarrikatzeko!
Euskal Herria nazioa izaki, nazioarteko txapelketetan modu ofizialean eta berdintasunez selekzio nazionalarekin parte hartzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, euskal gizartearen gehiengo zabalak egiten duen bezala.
Horregatik, eskubide guztien jabe izan behar garela sinesten duten euskal herritar guztiei indarrak batzeko deia egiten diegu. Ez dugulako pribilegiorik eskatzen, gainerako herriei aitortzen zaizkien eskubideen aitortza eta errespetua baizik.
Nazio bat, selekzio bat! ✊
Gure herria, gure koloreak eta gure selekzioa!