AKTUALITATEA

| 2023-12-18

Gaur eta asteazken eguerdira arte, EH Bilduko bilkideek berretsi egingo dituzte datozen hauteskundeei begira barne prozedura arautuko duten organoak eratzeko proposamenak. Hiru dira datozen egunetan oinarriek berretsiko dituzten organoak: Hauteskundeen Jarraipen Batzordea, Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako zerrendak eratzeko Hauteskunde Batzordea eta Europako Parlamenturako hauteskundeetarako zerrendak eratzeko Hauteskunde Batzordea.

Bilkideek berretsi ondoren, organo horiek hartuko duten lehenengo erabakia izango da lehendakaritzarako hautagaia hautatzeko egutegia osatzea eta onartzea. Zehazki, Jarraipen Batzordeak du egutegi hori onartzeko eta abian jartzeko ardura.

EH Bilduren oinarriek organo horiek berresteko bozketak gaur, astelehena, 00:00etan jarri dira martxan eta asteazkenean eguerdiko 12:00etan amaituko dira.