AKTUALITATEA

| 2023-10-30
Denbora pasatzen ari da hauteskundeak izan zirenetik eta esan dezakegun lehenbiziko erreflexioa da EH Bilduk hasierako jarrera berdinarekin jarraitzen duela, baina faseak agortzen ari direla.
 
EH Bilduk zarata gutxi eta lan asko egiten saiatu da. Errelebanteak diren agente guztiekin harremanetan egon gara eta jarraitzen dugu, lehendik zegoen harremana eta datozen egunetan intentsifikatuko dena. Lehenengo momentutik izan bezala baikorrak gara eta uste dugu inbestidura egongo dela baina hori ez dago gure esku soilik, zentzu horretan lanean jarraitzen dugu.
 
Guk gau elektoralean esan genuen herri honetan berdin zein sigla politiko bozkatu jendeak mandatu demokratiko argi bat egin zigula: Euskal Herrian jendeak esan zuen eskuin muturra ezin zitekeela egon Gobernu estatalean eta guk mandatu hori kunplituko dugu. Azken aste honetan bilera bat burutu dugu Pedro Sanchez funtzioetan dagoen presidentearekin eta hautagai nagusiarekin. Adierazi genion baietz bozkatuko genuela berak lideratzen duen gobernu horri.
 
Aukera izan genuen ere esateko zertarako bigarren legislatura: orain posible da bigarren bat bere garaian lehenengo bat posible egin genuelako eta horretan gure zuzendaritzak  eta oinarri sozialak asmatu zuen.
 
Bigarren legislatura honetan, inbestidura saioan Mertxe Aizpuruak esandakoan berretsiko gara, bakea eta elkarbizitza, eskubide sozialak, eta nazio auzia.
 
Arazo nazionala mahai gainean egongo da, plurinazionalitatea mahai gainean egongo da eta pozten gara, aspaldiko partez halako eztabaida bat egin beharko delako, anbizio guztiarekin. Askotan plurinazionalitatea eta nazio aitortza termino identitarioetan irakurtzen dira, baina aitortzak badu ere esparru sozial bat. Euskaldunak hainbat alorretan gaituak eta adin nahikokoak gara gure inguruan dauden termino ekonomiko eta sozialeko erabakiak hartzeko, Hemen gehiengo sindikal desberdin bat dago, beste bizi baldintza batzuk daude eta horiek ere arazo nazionala dira, termino sozialetan dekodifikatuak.
 
Bukatzeko bakea eta elkarbizitza, bidean jarraitu eta gauzak egonkortu. Uste dugu irekitzen baldin bada inbestidura hau, legislatura oso inportantea eta probetxugarria izango dela Euskal Herriarentzat.