AKTUALITATEA

| 2025-11-06

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak Euskal Herriko Unibertsitateak mahai gainean jarri duen aurrekontu eskasiaz hitz egin du. «Hezkuntzan inbertitzea etorkizunean inbertitzea da. Finantzaketaren arazoa ez dator orain. Hezkuntzan kalitatezko inbertsio nahikoa egiteak arazo asko aurreztuko lizkioke gizarteari. Arazoak konpontzeko lehenengo terapia arazoak adieraztea da. Eztabaidek eta kritika politikoek hobetzera behartzen gaituzte», adierazi du.

Ararteko berriari buruzko galderaren aurrean, Otegik erantzun du «lehendakariak ohartarazten zituen garai ilunak PPren eskutik datozela eta Ararteko berria PPrekin hitzartu dutela. Ba al dago inor gidatzen? Deigarria da bigarren indarra kanporatzea, lehenengoarekin eserlekuetan berdinduta, PPrekin ituna egiteko. Etengabeko tentazioa dago EH Bildu kanpoan uzteko».

«Ez da nahikoa eskuin muturra gelditzea. Gutxieneko programa bat egin behar da eskuin muturraren proiektu autoritario eta erreakzionarioaren alternatiba bat eraikitzeko. Ultraeskuinaren markoak ez dira erosi behar. Aurre egin behar zaie», gaineratu du.