Azken asteotako negoziazioen ostean, EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuak Aurrekontuen 2020 Proiekturako aurreakordioa lortu dute. Aurreakordioaren arabera, gastu-muga handituko da eta horrek ahalbidetuko du zuzenketak aurkeztea aurrekontu-proiektua hobetzeko helburuarekin lurralde-kohesioaren ikuspegitik, baita zerbitzu publikoen eta herritarren eskubideen indartze ikuspegitik ere.
Helburu horien ildora, bi aldeek akordio zehatzak hartu dituzte 2020.urtean garatuko diren politika publikoen inguruan, tramite parlamentarioan bertan eta ondorengo gobernu ekintzan islatuko direnak.
Ezaugarri honetako akordio batera iritsita, EH Bilduk konpromisoa hartu du Gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuari osoko zuzenketarik ez aurkezteko, egon litezkeen osoko zuzenketen aurka bozkatzeko eta aurrekontuen onarpena ahalbidetzeko.
EH Bilduren iritziz, premiazkoa da Osasun sailburuak Diputazio Iraunkorrean azalpenak ematea gezurretan aritu den zantzuak gero eta handiagoak direlako, argitaratzen ari diren informazioak ikusita.
Espainiako Estatuko funtzionarioek egindako urraketen kasuan, beste alde batera begiratzen du, zigorgabetasunez jokatzen du eta torturatzaileak estaltzen ditu