EH Bilduk, urtero bezala, Kataluniako Diadaren ekitaldietan parte hartuko du. Igor Zulaika EH Bilduren Nazioarteko Politikaren eta Harremanen arduradunak eta Idurre Bideguren Senatuko bozeramailearen ondokoa eta EH Bilduren Mahai Politikoko kideak osatuko dute ezker subiranistaren ordezkaritza Kataluniako egun nazionalean. Diadako ekitaldi ofizialez gainera, egunean zehar izango diren bestelako ekitaldi eta mobilizazioetan izango dira Zulaika eta Bideguren. Besteak beste, Rafael Casanovari eskainitako lore eskaintzan. Lore eskaintzan parte hartu ondoren, Idurre Bidegurenek adierazpenak egingo ditu hedabideen aurrean.