AKTUALITATEA

| 2025-07-28

Jon Iñarritu Espainiako Kongresuko diputatua eta Edurne Benito del Valle Eusko Legebiltzarreko parlamentari Edurne izango dira EH Bilduren ordezkariak datozen egunetan Boisen, Idahoko hiriburuan (AEB) egingo den Jaialdian. Datozen egunetan, Boise euskal kulturaren munduko hiriburu bilakatuko da, milaka pertsona bilduko dituen hainbat kultur ekitaldi egingo baitira bertan. Modu horretara, Boiseko Jaialdiak bere jarduera berreskuratuko du 10 urteren ondoren, 2020ko edizioa (5 urtean behin egiten da) ezin izan baitzen egin pandemiaren ondorioz.

Iñarrituk eta Benito del Vallek Boiseko Jaialdiko ekitaldietan parte hartuko dute, baina, aldi berean, datozen egunetan Idahoko hiriburuan bilduko den AEBetako euskal diasporarekin esperientziak eta errealitateak partekatzeko baliatuko dute hitzordua.