AKTUALITATEA

| 2021-06-21

Atzoko hauteskundeetan izandako emaitzengatik zoriondu du EH Bilduk EH Bai. Izan ere, Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetatik zazpitan bigarren itzulian parte hartzeko eskubidea erdietsi zuen ezkerreko indar independentistak. Hendaiako kantonamenduan lehen indarra izatea ere lortu du EH Baik, eta beste seitan bigarrena. Beste behin, goranzko joerari eutsi dio EH Baik eta gero eta indar erabakigarriagoa da Ipar Euskal Herrian.

Atzo lortutako emaitzak azken urteetan egindako lanaren ondorioa direla nabarmendu nahi du EH Bilduk. Halaber, testuinguru global batean hartu behar direla uste du. Izan ere, ezkerreko independentismoa hazten ari da hemen eta han. Europan bezala, Euskal Herrian ere ezkerreko independentismoa posizioak irabazten ari da eta geroz eta herritar gehiagok erakusten dio konfiantza bere herri proiektuari eta bere kudeaketa ereduari.