AKTUALITATEA

| 2023-09-18
Arnaldo Otegi EH Bilduko Koordinatzaile Nagusiak prentsaurrekoa eskaini du gaur. Bertan, azaroaren 18an, Bilboko kaleak hartzera dei egin du:
 
EH Bilduk erabaki bat hartu du, dakizuenez azken bi urtetan EH Bilduk manifestazio nazional bat burutu du Euskal Herriko kaleetan, eta gaur, ikusita kaleetan egotea inoiz baino garrantzitsuagoa izan daitekeela, datorren azaroaren 18an manifestazio nazional bat egitea erabaki dugula jakinarazi nahi dizuegu.
 
Manifestazio nazional bat konbokatzerakoan beti ere galdera bati erantzun behar zaio. Badakigu Espainiar estatuko inbestidurako panorama argituta egongo dela egun horretarako: edozein izanda eszenatokia, badago faktore bat zentrala izango dena espainiar estatuan: lurralde ereduaren eztabaida, eta arazo nazionalei eman beharreko aterabidea. Euskaldunok eztabaida horretan paper zentrala jokatu behar dugu eta bi arrazoirengatik da erabakiorra eta ekidinezina: agortuta dago egungo eredua eta edozein inbestidura egiteko Espainian, indar plurinazionalen babesa beharrezkoa da
 
Beraz zergatik parte hartu behar da mobilizazioan? Eztabaida hau zentroan kokatu behar dugulako eta horregatik euskal herritarrak gonbidatzen ditugu Bilbon kaleak hartzera arazo nazionalei irtenbide demokratiko bat emateko.
 
ESPAINIAKO GOBERNUA
Zarata asko dago, nik ez diot esango Puigdemont-i zer egin behar duen edo zer ez. Guk hauteskunde gauean bertan esan genuen babestuko genuela Sanchez eta Sumarren gobernu bat. Badakigu estrategia negoziatzaileetan hau akats bat dela uste duenik, marra gorriak jartzea lehenesten dutelako, guk ez dugu esango hobea edo okerragoa denik, guk horrela jokatzen dugu eta holan mantenduko gara.
 
EAEko Hauteskundeak
Badakigu aukera errealak ditugula, ez gaude obsesionatuta eta ikusiko da zer gertatzen den. Parlamentuan egon nintzen eta eztabaida ez da ni hautagaia naizen edo ez, baizik eta ikusi genuela Gobernu bat, “camara lentan”, txuri beltzean, aliantza politiko agortu batekin eta beste aldean freskotasuna eta herriarekin hobeto konektatzen duen alternatiba bat eta niretzat hori da eztabaida. Gero nor izango den horren buru 3. Mailako eztabaida bat da.