AKTUALITATEA

| 2023-04-04

ATZERRIAN MODU IRAUNKORREAN BIZI DIRENEN BOZKA (CERA): Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako

1.- Kontsuletxera joan eta matrikula-erregistroan inskribatu
2.- Hauteskunde-dokumentazioa jaso posta ziurtatu bidez apirilaren 22-28 artean

- Ofizioz egin behar du Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzak
- Jasoko dena: bozkatzeko gutun-azala, erroldaren ziurtagiri bi, gutun-azala Hauteskunde Batzordearen helbidearekin, gutun-azala kontsuletxeko helbidearekin, informazio-orria eta bozkatzeko zentroen zerrenda

3.- Bozkatu: postaz zein modu presentzialean

- Posta bidez bozkatu maiatzaren 23an beranduenez.

- Hauteskunde Batzordeari zuzendutako gutun-azalean sartu

  1. Bozkaren gutun-azala
  2. Erroldaren ziurtagiria
  3. NAN edo pasaportearen fotokopia edo nazionalitate zein matrikula-erregistroko inskripzio-ziurtagiria

- Kontsuletxera zuzendutako gutun-azalean sartu:

  1. Hauteskunde Batzordeari zuzendutako gutun-azala beteta
  2. Erroldaren bigarren ziurtagiria

- Modu presentzialean bozkatu maiatzaren 20-25 artean

  1. Inskribatutako Enbaxada, Bulego edo Kontsuletxe Sekzioan egingo da
  2. Hautesleak bere nortasuna egiaztatu beharko du: NANa edo pasaportea aurkeztuz, eta halakorik ezean, matrikula-erregistroko inskripzio-ziurtagiria