AKTUALITATEA

Hauteskundeak | 2024-04-08





EH Bilduko koordinatzaile nagusiak, Arnaldo Otegik, politikari eta hauteskundeei buruzko azken berriak aztertu ditu Onda Vascako mikrofonoetatik. «Orain Osakidetza altxatu behar dela diotenak, zergatik ez dute lehenago egin gobernuan egon direnean?», galdetu du.

Otegik positibotzat jo du kanpainaren garapena, baina gainerako indar politikoei eskatu die «irainaren eta manipulazioaren lerroa ez gainditzea». «Herrialdeak eztabaida zorrotza behar du, goi-mailako eztabaida. Ez lirateke inportatu behar politika egiteko modu zakarrak. Izan ere, apirilaren 22an elkarrekin hitz egin beharko dugu», esan du. 

Etxebizitzaren gaiari buruz galdetuta, arazo hori konponbidean jarriko duten politika publikoak egiteko beharra defendatu du, eta azpimarratu du "etxebizitza eskubidea dela eta ez pribilegioa. Ezin da merkatuaren esku utzi, herrialde honek onartu ezin duen abentura da hori».