AKTUALITATEA

| 2025-02-15

EH Bilduk Hegoaldeko Mahai Politiko berria elkartu du gaur, lehen aldiz, Donostian. Arnaldo Otegi idazkari nagusiak adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean.

Otegi aldarrikatu duenez, «badira esparruak kolaboratzeko eta lehiatzeko. Esparruak herri akordioetarako eta alternatibak eraikitzeko». «Egoera historiko honetarako, erronka batzuk definitu ditugu datozen urteetarako: gure proiektu nazional herritarra erdigunean jartzea. Euskal Herriak bere osotasunean urratsak eman behar ditu burujabetzaren bidean. Hirugarren eraldaketa nazionalaren aldeko apustua behar dugu. Herri honek burujabetza behar du. Herri honek politika antineoliberalak behar ditu», gehitu du.