AKTUALITATEA

| 2025-06-17

Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketan, Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak argi utzi du «ustelkeria 78ko erregimenaren berezkoa" dela. Oso zorrotzak izango gara erantzukizunak argitzeko orduan. Ez du balio alternatiba okerragoa dela esateak. Besteak okerragoak direla dioen estrategiak ez du funtzionatuko. PSOEk jakin behar du pantaila aldatu dela. Egoera nabarmen aldatu da».

«Erantzukizunak argitzearekin batera, benetako proiektu demokratiko bat aurkeztu behar da, nazioen eta herri-klaseen interesak aseko dituena. 78ko hipotekak kendu behar dira eta hordagoa sartu behar zaio egiturazko eztabaidari», gaineratu du. «Ustelkeria-kasuek mundu guztia berdina dela adierazten duten esparru bat ezartzen dute, eta horrek eskuin muturrari bakarrik egiten dio mesede. EH Bilduk ez du ustelkeria kasu bakar bat ere. Ustelkeria 78ko erregimenaren egoera naturala da».