Arkaitz Rodriguez, EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariariak, Hamaika Telebistan egin dioten elkarrizketa iragarri du Durangoko udalean mozioa erregistratu dutela, PPko zinegotziak egindako adierazpenak gaitzetsiz. «PP interlokutore zilegi onartzeak eta beraiekin akordioak egiteak, eskuinaren eta ultraeskuinaren agenda zuritzen du eta hori onartezina da. Askatasunaren eta eskubideen kontrako agendari eta euskararen kontrako gurutzadari ezin zaio alfonbra gorria jarri», nabarmendu du.
Astebururako deitutako mobilizazioaren ildotik, Rodriguezek esan duenez, «larunbatean mezu argia helaraziko diegu Bilbotik atzoko eta gaurko faxistei: herri hau antifaxista dela, abertzalea eta euskaltzalea dela, aurrerakoia dela. Euskal Herritik ez dira pasako, erri honetan badaudelako aukerak eta baldintzak aldaketa politiko eta soziala gauzatzeko».