AKTUALITATEA

Ekonomia | 2024-10-16

2025eko aurrekontuetarako akordio global baterako proposamena aurkeztu du EH Bilduk, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egiturazko arazo larrienei aurre egiteko. Ekimen horrek funtsezko gaiak jartzen ditu erdigunean, hala nola gazteen emantzipazioa, zaintzak, etxebizitza eta trantsizio ekosoziala, orain arte herritarren beharrei erantzun egokirik eman ez dieten politika publikoen norabidea zuzentzeko helburuarekin.

Gaur arratsaldean aurkeztu dute proposamena Donostian, eta bertan izan dira Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko oposizioko burua eta Eva Lopez de Arroyabe, Iker Casanova eta Maddalen Iriarte ezker subiranistaren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bozeramaileak.

Joan den ostiralean Legebiltzarrean egindako proposamenak izandako harrerarekin pozik agertu da Otxandiano. “Guk garrantzitsua den horretan jartzen dugu indarra, dela  herri proiektu berdinzale bat martxan jatzeko gai izan behar Garela. Eta 2025eko aurrekontuak horretarako aukera paregabea direla, gure ustez.

Otxandianok azpimarratu duenez, bai maila ekonomikoan bai sozialean, herrialde horiek politika publiko ausartak ezartzeko beharrezko baldintza objektibo eta subjektiboak dituzte. "Ditugun erronka handiei aurre egiteko gaitasun ekonomikoa eta gizarte-ehun sendoa dugu". Horretarako, EH Bilduk neurri zehatzak proposatu ditu etxebizitza, gutxieneko soldata, zaintza, gizarte zerbitzuak eta iraunkortasuna bezalako arloetan.

Akordio-proposamenaren funtsezko neurriak:

1. Etxebizitza eskuratzea: EH Bilduk funtsezkotzat jotzen du alokairuak arautzea eta funts putreak eta etxebizitza bezalako eskubide oinarrizkoarekin irabazi nahi dutenei kalteordainak ezartzea. "Etxebizitzak eskubide bermatua izan behar du, ez espekulazio-merkantzia", azpimarratu dute.

2. Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) propioa: Lurralde horietako errealitate sozioekonomikoak aukera ematen du lan-baldintzak hobetuko dituen eta prekarietatea konponduko duen LGS propioa ezartzeko. Proposamenak herritar guztientzako bizitza duina bermatzea du helburu.

3. Zaintza publikoaren eta komunitarioaren sistema: Zainketei dagokienez, EH Bilduk irabaz asmoa duten enpresa eredutik aldentzea proposatzen du EH Bilduk, sektoreko erabiltzaileen eta langileen duintasuna bermatuko duen sistema publiko komunitario baterantz aurrera egiteko.

4. Gizarte zerbitzuak: EH Bilduk prestazioen sistema berri baten alde egiten du, egungo premien mailan egongo dena eta, horrela, pertsona zaurgarrienen bizi-kalitatea hobetuko duena.

5. Trantsizio ekosoziala eta mugikortasun iraunkorra: Premiazkoa da prozesu demokratiko eta parte-hartzaile bat, energia berriztagarriak antolatzeko eta mugikortasun publiko irisgarri eta iraunkorra bermatzeko.

6. Tokiko elikaduraren aldeko apustua: Hurbileko elikadura osasungarria proposatzen du EH Bilduk (KM0), eskola-jantokiak tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizpenarekin lotuko dituena, lehen sektoreari laguntzeko.

Aurrekontua, herri proiektuaren isla

EH Bildurentzat, aurrekontua da herri proiektua definitzen duen eta inbertsio publikoaren lehentasunak markatzen dituen funtsezko tresna. Zentzu horretan, garapen politiken 180 graduko aldaketaren alde agertu da Iker Casanova. "Egungo eredua agortua dago", adierazi du, eta Urdaibaiko Guggenheimen proiektuaren kasua inbertsio publikoan ikuspegi estrategikorik eta lehentasunik ezaren adibide paradigmatikotzat jo du.

EH Bilduk nabarmendu du duela gutxi egindako galdeketen emaitzek, EiTB Focusek adibidez, agerian uzten dutela herritarrek lehentasunen aldaketa babesten dutela.

Edukien gaineko akordioak

Eva Lopez de Arroyabek, bere aldetik, azpimarratu du gobernuena dela akordioak bilatzeko eta lotzeko ardura. “Oposizioari errua botatzeko tentazioa egon ohi da, ‘laguntza eman ez duelako’. Beraz, oposizio arduratsuenetik, akordiorako gure jarrera aldarrikatu nahi dugu gaur. Era berean, EH Bilduk edukien gainean lotzen dituela akordioak azpimarratu du. “Oposizio arduratsuenetik, akordiorako gure jarrera aldarrikatu nahi dugu gaur. Arduratsu izateak akordioaren edukia lehenesten du beti, eta horren adibide argia da atzo bertan Gasteizko Udalean lortutakoa”. Aurrekontuak negoziatzeko jarrera hori izango duela EH Bilduk gaineratu du.

Borondate politikoa

“Borondate politikoa ezinbestekoa da akordio politikoak lortzeko”, esan du Maddalen Iriartek.  Gaineratu duenez, borondate politikoarekin Gipuzkoako gehiengo politiko abertzalea gai izan da akordio handi bat lortzeko behar dugun estatus politiko berriaren inguruan edota Gipuzkoan lortutako akordio fiskalean. “Batzen gaituen horretan indarra jarriz, elkarguneak bilatuz eta kooperaziotik , erakutsi dugu jendearentzako eta herri honentzako baliagarriak izan gaitezkela. Hala, herritar gehiagoren nahia ordezkatzen baitugu. Eta horretarako etorri gara gu politikara, herritarren beharrei ahalik eta ondoen erantzutera”.