AKTUALITATEA

Ekonomia | 2023-04-04
  • POSTA BIDEZKO BOZKA: Maiatzaren 28an hauteslekuetara joan ezin duten herritarrentzat.
  1. Apirilaren 4tik maiatzaren 18ra arte  posta-bulegoan eskaera-orria eskatu, bete eta entregatu. Modu presentzial zein digitalean egin dezakezu. Ez ahaztu NANa.
  2. Maiatzaren 21ean beranduenez etxean (posta ziurtatu bidez) edo posta-bulegoan beharrezko dokumentazioa jasoko duzu: botoaren gutun-azala, boto-papera, erroldako ziurtagiria eta bidalketa osoa egiteko gutun-azala.
  3. Bozkatzerakoan, gutun-azal bakoitzean, dagokion erakundearen bozka sartu eta ongi itxi. Behin gutun-azalak prest dituzula, sartu itzazu erroldako ziurtagiriarekin batera bidalketa egiteko gutun-azalean.
  4. Bidalketa maiatzaren 24an egin behar duzu beranduenez posta ziurtatu bidez.
  • POSTA BIDEZKO BOZKA AHALORDE BIDEZOsasun-arrazoiengatik posta-bulegoetara joan ezin duten herritarrentzat.
  1. Notarioaren zerbitzua doakoa da.
  2. Mediku-ziurtagiria beharrezkoa izango da: medikuaren izena eta zigilu profesionala, gaixoaren datuak eta ezintasunaren arrazoiak eta egite-data.