AKTUALITATEA

ALBISTEAK

Milaka euskal herritar batuko dira apirilaren 17an Iruñean Aberri Egunean

2022-04-08

Apirilaren 17an Iruñean ospatuko duen Aberri Egunaren programazioa aurkeztu du EH Bilduk, gaur, Sarasate Pasealekuan.


EH Bilduk neurri ausartak eta egiturazko aldaketak eskatuko dizkio Urkulluri

2022-04-04


Zortzi dira jada Euskal Herria zeharkatzeko ahaleginean hildako migranteak

2022-03-31

EH Bilduk ekidin zitekeen heriotz hauek gogor gaitzesten ditu


"Ez dago etorkizunik Estatua izan gabe eta ez dago etorkizunik ekoizpen eta kontsumo eredua errotik aldatu arte"

2022-03-30

EH Bilduk "Euskal Eredua, un país mejor" izeneko bide orria aurkezteko ekitaldia burutu de Euskalduna Jauregian


MEDIATEKA

Nor gara

Burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko indarra, justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea xede duena; eta demokrazia eta burujabetza defendatzen duen aliantza estrategiko bat, helburu horrekin bat datozen alderdi edo sektore politiko eta pertsona guztien parte-hartzera irekita dagoena.

Nondik gatoz

Euskal Herria Bildu alderdi politikoz eta norbanakoz osatuta dago. Hots, koalizioen forma, alderdi baten egiturak eta mugimendu-izaera dituen subjektu politiko bat da, eta hiru antolakuntza tradizio horien ezaugarririk onenak biltzen ditu: aniztasun ideologikoa, egituren eraginkortasuna eta herri mugimenduen parte hartzea.

Nora goaz

Besteak beste, herritarren borondate politikoa osatzen lagundu nahi du demokratikoki EH Bilduk, eta ordezkaritza-erakunde politikoetan parte hartzeko aukera sustatu nahi du hauteskundeetan hautagaitzak aurkeztu eta babestearen bidez. Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea dugu xede.