Ordiziako alkateak ere egin duen bezala, desinformazioa salatu du EH Bilduren lehendakarigaiak. “Egia osoa esaten duen gobernu bat merezi dugu”.
“EAJ ez da bere etxe barruko ustelkeria geldiarazteko gai izan eta unea da lapurtutakoa hautestontzietan ordainarazteko”, esan du Iriartek. EH Bildu “zintzotasunaren eta erregenerazio demokratikoaren botoa” dela ziurtatu du.
Bizkaiko zerrendaburua kezkatuta agertu da Ordiziako fokuaren benetako irismena oraindik ezagutzen ez delako eta elkarlanerako deia egin du, hau hauteskunde-lehia baino garrantzitsuagoa delako. “Kontua ez da dominak jartzea, herritarren osasuna bermatzea baizik”.
Alderdia baino, EH Bilduk aberria lehenesten duela azpimarratu du Otegik Telesforo Monzonen jaiotetxean, baina argi du “gaurko EAJko buruzagiek ez zutela Lizarra gustuko, ez eta Ibarretxe Plana ere”.
“EH Bildu beti izan da eta izango da faxismoa geratu duen horma”, ziurtatu du Arabako zerrendaburuak. Jasone Agirre Bizkaikoak “boto subiranista eta ezkertiar guzti-guztiak” eskatu ditu igandean aldaketa abian jartzeko.
Burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko indarra da EH Bildu.
Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea dugu xede.
Helburu horiekin bat datozen alderdi edo sektore politiko eta pertsona guztien parte-hartzera gaude irekita.