AKTUALITATEA

| 2026-02-17

Nerea Kortajarenarekin elkarrizketa, Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan.

«EAJ eta EH Bildu bat gatoz diagnostikoan: euskararen aurkako ofentsiba bat dago, eta blindatze bat behar da, legea aldatzea eskatzen duena. Arraroa da EH Bildurekin ez hitz egitea, EAJk eta PSEk euskarari buruz dituzten desadostasunak ikusita».

«Erakundeen gaitasun osoa aktibatu behar da, pitzadurarik gabe, Aiaraldean enpleguaren eta enpresaren jarraipena bermatzeko. Eta Tubos Reunidoseko langileen bizkar erori gabe egin behar da».

«Ez da ulertzen herrialdekoa den proiektu batean lurraldeen artean ezberdintasunik egotea gako estrategikoan. Ayesa burujabetzarako eta segurtasunerako garrantzitsua den sektore batean lan egiten duen enpresa bat da. Askoz hobeto finkatutako oinarriak izan beharko lituzke».