Albisteak

Kongresuari babesa eskatu dio EH Bilduk SUP sindikatu polizialak Jon Iñarrituri egindako mehatxu publikoen aurrean

EH Bildu | 2020-04-14

Espainiako Gobernuari taser pistola elektrikoen erabileraren inguruan galdetu ostean, mehatxuak jaso ditu Jon Iñarritu diputatuak sare sozialetan.

Kongresuko kontrol saioak berrezartzeko eskatu du EH Bilduk, COVID-19ari buruzko erabakiak partekatu eta eztabaidatzeko

EH Bildu | 2020-04-07

EH Bilduren arabera, alarma egoerak irauten duen bitartean, Kongresuko kontrol saioak bi astero egin beharko lirateke Pedro Sanchez presidenteari zuzendutako ahozko galderen bitartez

Otegi: "Enpresa txikiek ez dituzte abalak eta kredituak behar, likidezia behar dute"

EH Bildu | 2020-04-07

Arnaldo Otegiri elkarrizketa egin diote Radio Popularren

EH Bilduk proposamen sorta aurkeztu du pandemiaren ondorio sozioekonomikoak arintzeko

EH Bildu | 2020-04-06

Hiru ekimen bideratuko ditu Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrera. Besteak beste, langabezian geratu edota enplegu erregulazioetan sartu diren langileen prestazioak osatzea proposatu du, bai eta enpresa txiki eta autonomoen gastuak ezabatu eta galerak konpentsatzea ere.

Nor gara?

Burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko indarra da EH Bildu.

Justizia sozialean oinarritutako Euskal Herri independente bat lortzea dugu xede.

Helburu horiekin bat datozen alderdi edo sektore politiko eta pertsona guztien parte-hartzera gaude irekita.

Eskaintza politikoa

  • Euskal Herria nazioa da.
  • Euskal Herriak askatasun osoz erabaki behar du bere etorkizuna.
  • Euskal Herria, denontzat eraiki beharreko subjektua.
  • Euskal Herriak tresna politiko eta ekonomiko guztiak behar ditu.
  • Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasuna defendatzen dugu, oinarri demokratikoen parametroetan eta errealismo politikoan oinarrituta, eta aniztasuna errespetatuta.
  • Euskal Herria Europan. Herrien Europaren alde egiten dugu.
  • Euskal jendartea oinarrizko subjektu eta bermatzailea da euskal herritar guztien eskubide indibidual eta kolektibo guztiak onartzean oinarritutako bake eta normalizazio demokratikoko egoera baterako ahaleginean aurre egiteko, eta egoera hori lortzeko.
  • 1. Erabaki estrategikoak hartzeko zuzeneko demokrazia sustatu behar da, eta, horretarako, erreferendumak eta herri-kontsultak bultzatu eta egin behar dira.
  • 2. Parte-hartze sozialerako politikak landu eta parte-hartzean oinarritutako demokrazian sakondu beharra dago. Horretarako, kontuan hartuko da emakumeek gizonen aldean duten egoera asimetrikoa, eta berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko.
  • 3. Ordezkatuko gaituzten pertsonak herri-borondatearen kudeatzaile errealak izateko eredu bat garatu behar da.
  • Sektore estrategikoen kontrol publiko eta soziala sendotzea.
  • Zerga- eta jendarte-politika. Fiskalitate progresiboa, zerga-iruzurraren aurkako jardun eraginkorra eta zainketei, osasunari, hezkuntzari eta etxebizitzari lotutako zerbitzu publikoen unibertsaltasuna eta kalitatea bermatuko dituen gastu sozial bat eskatzen dugu.
  • Osasun-sistema. Herritar guztientzako kalitateko eta doako osasun-sistema unibertsal baten alde gaude.
  • Zainketa-zerbitzu publikoak. Egungo pribatizazio-prozesuaren aurrean, kalitateko zainketa-zerbitzu publiko bat bultzatuko dugu.
  • Lan Harremanen eta Jendarte Babesaren Euskal Esparrua. Euskal erakunde eta agente ekonomiko eta sozialei enplegu eta jendarte-babeseko politika burujabeak ezartzeko eskumen juridikoko tresnak edukitzea ahalbidetuko dien lan-harremanen euskal esparru bat eskatuko dugu.
  • Lan-eskubideen defentsa.
  • Elikadura-burujabetzaren babesa.
  • Ekonomia ekologizatzea. Energiaren aurrezpena eta iturri berriztagarri ekologikoen era-bilera lehenetsi behar dira, energia-sistema publiko batean oinarrituta.
  • Ekonomia sozial eta solidarioaren babesa. Parte-hartze aktiboan, elkartasunean, ekitatean, inklusioan eta feminismoan oinarrituta egongo den eta pertsona guztien eskubideen indarra bultzatzea helburu bakar izango duen eredu baterantz egin behar da aurrera.
  • Diru publikoaren kudeaketa gardena eta optimizatua. Erakundeen kontrola bermatzeko eta diru publikoaren xahuketa eragozteko, egungo erakunde publikoak sinplifikatzea, bikoiztasuna saihestea eta gardentasuna bermatzea proposatzen dugu.
  • Produkzio-eredua. Euskal produkzio-sarean inbertitzea.
  • Gure ustez funtsezkoa da euskara normalizatzeko estrategia komun bat landu eta sendotzea, pertsona eleaniztunez osatuta egongo den eta XXI. mendeko euskal jendartearen kultura-aniztasuna errespetatuko duen Euskal Herri euskaldun bat lortzeko.
  • Emakumeek beren erabateko garapenerako beharrezkoak dituzten baldintzak bermatu eta patriarkatua gainditu beharko dugu jendarte benetan bidezko, zuzen eta demokratiko bat lortzeko bidean aurrera egiteko.
  • Euskal herritar guztiek dute kalitateko hezkuntza bat eta beren nahi eta gaitasunen araberako etengabeko prestakuntza bat jasotzeko eskubidea. Horretarako, hezkuntza-eredu propio bat defendatu behar dugu.
  • Gazteriak aldaketa politiko eta sozialaren protagonista eta eragile izan behar du, Euskal Herriaren oraina eta etorkizuna den heinean. Ildo horretan, konpromisoa hartzen dugu euskal gazteek gaur egun eremu guztietan bizi duten salbuespen-egoerari aurre egin eta irtenbidea emango dioten neurriak bultzatzeko eta gazteen antolaketa eta ahalduntzea sustatzeko, gazteek izan behar baitute, eta gazteek baino ez, hain beharrezkoak diren aldaketen protagonistak.
  • Konpromisoa hartzen dugu nazioarteko elkartasun-politika eraginkorrak egiteko, eta lan egingo dugu bidezko mundu solidario bat eraiki nahi duten indar politiko, sozial eta sindikal guztiekin, Europan zein mundu osoan aliantza eraginkorrak egituratzeko.
  • “Herritartasun unibertsal” kontzeptu inklusiboaren defentsa aktiboa egin nahi dugu. Kontzeptu horren arabera, pertsonak eskubideen eta erantzukizunen subjektuak dira gizaki diren neurrian. Hori dela-eta, pertsonei ezin zaie ezein eskubide kendu beren jatorri, arraza, sexu, etnia edo nazionalitateagatik, eta denok gara erantzule pertsona guztiek dituzten eskubide guztien erabilera bermatzeko garaian.