EAJ-ak Komisaria berri bat eraiki nahi du hirigunetik kanpo eta horretarako, lurrak erostea proposatzen du, 700.000 euroren truke. EH Bilduk, ostera, egungo polizia-etxea berritzeko eta hobetzeko alternatiba bat aurkeztu du, 280.000 euroko kostuarekin (% 60 merkeago). “Gure asmoa da herritarrengandik hurbilago dagoen udaltzaingo eredu bat bultzatzea eta diru publikoa eraginkortasun handiagoz erabiltzea”, EAJren proposamenarekin alderatuta, bere alternatiba abian jartzeak ekarriko lukeen aurrezkia aipatuz.
Larrabasterrako auzokide eta Sopelako burkide, hamaika ekimen kultural, sozial eta politikoetan ibilitakoa: auzoarengatik eta herriarengatik egin duzun lana gugan geldituko da betiko. Lurrak goxo har zaitzala, Jose Mari.
Korrikako kilometroen banaketak polemika piztu omen du Sopelan, EAJ-ren ustez. Azken euskara batzordean, jeltzaileek benetan larriak iruditzen zaizkigun akusazioak egin zituzten, baita baieztapen oker batzuk ere. Hona hemen EH Bilduren erantzuna.