AKTUALITATEA


| 2020-07-06 08:48:00

 

EH BILDUren INKESTA

Otsaileko batzorde informatiboetan Arrietarako goi aldeko aparkalekuan hobekuntzak egin behar zirela exijitu genuen, neguko euriteak kalte garrantzitsuak sortu zituztelako.

Martxoko osoko bilkuran, bestetik, argi esan genuen "beharrezkoa ikusten dugula Arrietara inguruan hobekuntzak egitea (Solondotan eta hondartzako aparkalekuan, esate baterako)".

Apirileko osoko bilkuran EAJ/PNV-ek 50.000€ partida bat proposatzen zuen Arrietarako umeen jolas parkea berritzeko. EH Bilduren proposamena aurrekontu partida hori atzeratzea izan zen, pandemia erdian bestelako premia batzuk egon zitezkelako eta bestetik, beharrezkoa zelako (delako) Arrietararen inguruko azterketa sakon bat egitea, auzokide eta erabiltzaileen premiak ezagutzeko. Presio handia jaso genuen osoko bilkuran bertan EAJ/PNVren aldetik, baina guk erantzunkizunez jokatu genuen. Arrietarak plangintza sakona behar du. Ordua heldu da erronka horri aurre egiteko.

Horretarako, Sopelako EH Bilduk ARRIETARI BURUZKO INKESTA bat plazaratu du, zonaldeko beharrak zuzenean ezagutzeko. Oso galdetegi laburra da, 5 galderez osatua. 

 

AUZOKIDEEN ESKARIA

Arrietarako zenbait auzokidek Salvajeko aparkalekuko goi aldea oinezkoentzako gune bihurtzea eskatu dute, sinadura bilketa baten bitartez. Beraien helburua, bertan pertsonentzako gune bat sortzea da, "garapen sozial eta integrala" ahalbideratuko duen "funtzio anitzetako gunea", alegia. Horrez gain, bidegorri sarea osatzea eta garraio publikoa (Sopelbus!) sendotzea eskatzen dute.

 

GURE JARRERA

Sopelako erdigunea ezezik, gure eginbeharra ere bada herriko beste auzo eta zonaldeetako arazoen eta erronketaz arduratzea.  Horrela adierazi genuen gure herri programako lehen atalean: "Herriko auzo guztietan beharrezko mantentze- eta hobekuntza-lanak". Bestetik, "Oinezkoentzako lehentasuna" irizpide gisa harturik, "auzoak eta pertsonak hurbiltzea" gure helburuen artean txertatzen genuen "bidegorrien sarea, metro maiztasuna eta bus garraioa" sustatuz.

Irizpide horiek aintzat hartuta, eta "udal parte-hartzaileagoa" lortzea gure helburuen artean dagoela ere kontutan hartuz ("prozesu parte-hartzaileak funtsezko proiektuetan"), auzokideen ekimen hori arretaz aztertuko dugu. Ekimen oso interesgarria da, Sopelako beste zonalde batzuetara zabal daitekeena.

ADI!