AKTUALITATEA


| 2020-02-21 12:07:00

 

LA SALVAJE-ko APARKALEKUAZ KEXATI

Barinatxe hondartzako inguruneak herritar asko erakartzen ditu: Arrietarako auzokideak, sopeloztarrak orokorrean, kanpoko bisitariak eta surflariak. La Salvajeko aparkalekuak, ordea, egoera tamalgarria du. Horretaz kexati agertu dira zenbait herritar eta EH Bilduk beraien ezinegona jaso du.

 

OTSAILEKO INFORMAZIO BATZORDEETAN GALDERAK

Herritarron kexak jaso eta EH Bilduk galdera zehatza erregistratu zuen otsaileko informazio batzordeari begira.

BARINATXE hondartzako goiko aparkalekuaren egoera : hondartzara joan ohi diren herritarrek beraien kexak agertu dizkigute, aparkaleku horren luzoruaren egoera dela eta (batez ere, egun euritsuetan). Udalak aparkaleku hori konpontzeko asmorik ote duen galdetu nahi dugu, horrela bada noiz; erantzuna ezezkoa bada, obra edo lan horiek gautzatzeko proposamena luzatzen diegu Udalari.

 

ERANTZUNA: "uda aurretik Salvajeko aparkalekua kopontzeko obrak burutuko dira"

Udal gobernuak auzokideen kexak jasota, uda aurretik aparkalekuko egoera konpontzeko konpromisoa hartu. Gure aldetik, adi egongo gara, gaiari jarraipena emango diogu.

 

SOPELAKO AUZO "AHAZTUAK"

Arrietara, Kukullu, Larrabasterra... Sopelako erdigunetik "urrun" dauden zenbait auzo "ahaztuak" izan dira Udalaren aldetik. Akats larri hori ekiditzeko, eta zure auzoei buruzko kexa, iradokizun edo proposamenik baduzu, jarri zaitez gurekin kontaktuan!

  • bildusopela@gmail.com
  • @ehbildusopela (twitter)
  • EH Bildu Sopela (facebook)
  • Guruzne Carrasson, EH Bildu zinegotzi liberatua (guruzne.carrasson@sopela.eus; 944 06 55 15).