AKTUALITATEA


| 2022-09-08 19:15:00

Kiroldegiaren kudeaketa enpresa berri bati esleitu zitzaion, denbora luzez (15 urtetarako, beste 5erako luzatzeko aukerarekin), gaitz guztien konponbide gisa: subrogatutako langileak eta inbertsio handi bat (Abadesoloko eraikin erantsia), enpresak bere gain hartuko zuena.

Baina berriz ere errealitatea bestelakoa da. Akordiorik eta gehiengorik gabe onartu zen pleguan honako hau jasotzen zen: pleguetan ezarritako kostuen zenbatespena gaindituz gero, % 80 Sopelako Udalari egotziko zaio. Hori izan da tranparik handiena; izan ere, aurkeztu zen oinarrizko proiektutik behin betikora % 126ko igoera izan da. Zenbakitan esanda, igoera 4M euro ingurukoa da, eta, lehen aipatu dugun bezala, Udalak 1.900.000 euro inguruko gastua bere gain hartu beharko du. Gauza bera gertatzen da padel pista berriekin edo dagoen eraikina egokitzearekin. Gainera, udalak kiroldegiko tarifaren igoeraren erdia diruz laguntzen du. Langileak ere ezin ditugu ahaztu, hainbat bileratan esan baitigute lehen baino baldintza okerragoetan daudela.

Laburbilduz, kontratu honek enpresari baino ez dio mesede egiten; izan ere, azkenean inbertsioaren zati handi bat ordainduko dugu Sopeloztarren artean, eta langileak lehen baino baldintza okerragoetan daude. Sopelako kirol instalazioekin gertatzen ari dena LOTSAGARRIA da.